Aurreindoeuropar herriak

Neolitoren hedapena erakusten duen mapa (K.a. 7000-5000).

Aurreindoeuroparrak edo Europa Zaharra indoeuroparren etorreraren aurretik Europako Neolitoko kultura homogeneoa eta zabala definitzeko Marija Gimbutas arkeologoak sortutako kontzeptua da, The Goddesses and Gods of Old Europe: 6500–3500 B.C. (Europa Zaharreko jainkosak eta jainkoak: 6500-3500) 1982an kaleratutako liburuan lehen aldiz erabilia.

Brontze Aroaren hasieran, indoeuropar hizkuntzetan mintzatzen ziren herriek Europa eta Asia arteko estepetatik (Kurgan kultura) mendebaldera jo zuten dioen teoria Marija Gimbutasek eta beste arkeologo batzuek ere defendatzen zuten aldez aurretik. Marija Gimbutasek aurkitu zuen migrazio horien aurretik Neolitoko Europako kultura homogeneoa zela oso.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search